2020ko azaroaren 24a

Lanean aritu gara hasieratik, gogoz eta indarrez hasi dugu eguna. K6ari buelta eta buelta, irakasleen oharrak kontuan hartu eta berreraikitze proiektuan murgilduta gaude. Apurtu eta berriz eraiki, esperimentatu, hanka sartu... ume izatera itzultzeko aukera izan dugu feedbackaren ostean. Lan polita izaten ari da, betiko kontuagatik salbu, baldintzak. Noizko, nola eta zer aurkeztu zorrotz zehazten zaigu.

Irakasleen puntualizazio gehienei zentzua ikusi arren, askok ikasten jarraitzeko edo gure jakintzak zalantzan jartzeko baliagarriak izanagatik ere, kalifikazioak baldintzatuko ditu gure lanaren nondik norakoak. Badirudi, berriz ere, kalifikazio horren menpe lan eginen dugula; sarri bezala hori izanen dela irizpiderik pisutsuena.

Itomenetik uste dut, oraingo honetan, kalifikazioak bultzatzen gaituela aurrera jarraitzera. Hots, benetan sinetsi arren beste egoera batean lana gustura egingo genukeela, behin batez iruditzen zait urri daukagun denbora banatzeagatik ez geniokeela lan horri behar beste denbora eskainiko.

Hortaz, segiko dugu lanean. Emanen diogu daukaguna baino gehiago, eskainiko diogu ez daukagun indarra, ea zer ateratzen den.

Antzeko zer edo zer gertatzen zaigu K6aren antzezpenarekin berarekin edo Eiderren antzerki foroarekin. Ez daukagu denbora materialik, ez daukagu elkartzeko leku definiturik, ez daukagu lanerako baliabiderik. Ulertzen dut irakasleak malabareak egiten ariko direla, gu ari garen bezala, ordutegiak eta leku libreak bilatu eta antolatzen. Kurtso gogorra, zalantzarik gabe.



Iruzkinak