Meditazioa ez zitzaidan ongiegi
sartu aurrekoan, ez nengoen horrelako une bat bizitzeko prest. Urduri nengoen, oso
urduri. Agian inoiz baino gehiago behar nuen gelditu eta arnasketarako tarte
hura hartzea, lasaitzen saiatzea, gorputzaren kontzientzia hartzea. Baina ez
zitzaidan ongi etorri.
Entregen itomenak erotuko nau,
kontziente naiz ikasgai honetan ez dugula entregarik eduki, orain idazten ari
naizena salbu. Kontziente naiz, aldi berean, orain arteko klase batzuk galdu
izan ditudala, lanean egonagatik ezin izan dudala beste denen erritmoa jarraitu
eta, hortaz, lana pilatzen joan zaidala lanean ari izan naizen asteetan. Hala
ere, izugarrizko lan-karga izan dugunaren sentipena daukat, sekulakoa.
K6arekin jarraitzeko aukera izan
genuen gero, hori bai eskertu nuela. Nire buruak ez ordea, berehala hasi ginen
ogitartekoa jaten, asteburuari begira... Behar genuen gelditzea, benetan behar
genuen. Asteburu honetan tarte bat hartu behar dut niretzako, basora joanen
naiz onddoren bat harrapatzeko esperantzan eta ordenagailua ez dut piztuko ordu
batzuetan behintzat. Nire meditaziorako tartea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina