2020ko irailaren 17a

 

Eztabaida interesgarriak mozten zituen konexio eskasak. 100 lenguaiena ideia ederra da, nabarmen azalarazten baitu eskolak, gizartearen parte bezala, aurrera eramaten duen alienazio prozesua. Muga oro soziala denaren ideia oso konstruktibista gerta daiteke agian baina hala dela esanen nuke. Heziketa hitza hesiketatik datorrela irudi lezake batzuetan, hesiak jartzetik. Bideak ixten joatetik, bideratzen joatetik. Zein bide hartu esateak ez ote du, ongi pentsatuz gero, beste bide oro alboratzera bultzatzen?



Iruzkinak