2020ko irailaren 29a

 

Aurkezpenak egin ditugu; nik beldur pixka bat neukan. Lotsatuta edo egon naiz. Ez nekien egin nuenak balio ote zuen. Egia da irakasleak botatako galdera orokorrari erantzuna eman izanagatik ere ez nuela berak markatutako ildoa jarraitu. Aukera anitzen artean nire aurkezpena beste bat izan da nonbait. Ez zegoen gaizki, ezberdina zen. Nire ikuspuntutik, nire begiradatik sortua; besteenaren ezberdina baina egokia. Haurrei ezberdina dena errespetatu dezaten behin eta berriro errepikatzen hasi aurretik, agian, nik sinetsi beharko nuke, ala?



Iruzkinak