2020ko urriaren 15a

 

Tesiari jarraika zalantza batera iritsi naiz, eskolak lehentasuna ematen omen dio lengoaiari arteen gainetik. Egia ote? Lengoaia erakusten zaigu txikitatik baina kapazak ote gara lengoaia erabiliz nahi dugun oro deskribatzeko? Funtzio komunikatiboa hezkuntzan txertatu behar dugula dioten ahotsak gero eta gehiago dira; arteari ere erantsi diezaiokegun ideia.

Ikasi dezakegu pintzela heltzen, margoaren ezaugarriak, zertzeladarenak, nola margotu finean; baina margotzen ikasteko margotu beharko dugu, hanka sartu, gaizki egin, hausnartu, pentsatu, hobetu…

Gero, erlaxaziorako tartea hartu dugu. Eskertu dudana. Arnasari arreta eman eta buruko minak ahaztu, estresa lasaitasun putzu txiki batean itotzeko saiakera. Apenas busti da baina eskertu dut. Gorputz hezkuntza ikasgaian ere ohartu izan naiz erlaxazioari tarte handiagoak eskaintzen hasi beharko nukeela.

Azkenik, gure objektuak aurkeztu ditugu. Nik Leotolde ipuina ekarri dut, lagun baten haurrari irakurri diodan azkena. Kolore biziak dauzka, neon kolore argiak. Istorioa ere polita da eta genero lanketa bat ikusi daiteke bertan; eskema zaharkituen haustura. Ikaskideek eurenak erakutsi dizkidate gero, panpinak, ipuintxoak… Nik txikitako objektu trantsizionalik ez nuela izan esan dit amak. Irakaslea harritu da, amari berriz galdetuko diot, agian ahaztu zaio…



Iruzkinak