2020ko urriaren 9a

 

Oraindik ere buruko mina daukat marko legalean murgildu ondoren. Ez dut imajinatu ere egin nahi tesia idazteko hartutako lanaren ondorengo ajea nolakoa izan ote zitzaion autoreari (jijijiji...).

Egia esan beti izan dut buruan gaia ongi lantzeko abagunea hartzearen ideia. Sakon murgildu ez bakarrik legediek zehazten duten horretan, nire interpretazio propioa egin eta horrekiko diskurtso bat sortzeraino murgildu baizik. Agian aurretik egina izan beharko nukeen kontua da, datorren urtean hezitzaile izateko prest egongo naizela suposatzen da eta oraindik ez dut hori kontrolatzen. Beldur pixka bat badiot une horri, gela batera sartu eta momentu batean bakarrik geratuko naizela pentsatze hutsak ematen dit halako ez dakit... Erreparoa edo...


Dena dela, oposizioen prozesuari begira egin beharreko kontua izanen da eta une hori probestu genezake marko legalaren lanketa serioa egiteko. Inguruan tokatu izan zait lan horretan jarri den jendea, oposizioen aurreko lan gogortzat hartu zutenak. Indarrak eta denbora batu beharko ditut ba.


Iruzkinak